2010/05/20 16:30

Jose Lusi Cañas upategi-jabearen hitzaldia

Amurrio Bidean elkartearen egoitza, Amurrio

Enpresa-kultura ekintzailearen inguruko hainbat jarduera antolatu ditu Amurrio Bidean elkarteak. Horien artean nabarmentzekoa da Juan Luis Cañas ardandegi-jabe ezagunaren hitzaldia, maiatzaren 20an egingo dena hain zuzen ere. Pertsona ekintzaile eta lehiatsuari eskainitako saioa izango da Cañas hizlari izango duena. “Mahastien artean eraberritzen” izango du hitzaldi mahai inguru honek izenburua eta arratsaldeko sei terdietan hasiko da.


Mintzaldiaren ondoren Amurrio Bidean elkarteak emakume ekintzaileak omenduko ditu eta “ekintzaileen laborategia” deitu dutena inauguratuko dute.
Kultura ekintzaileari lotutako jarduerak ez dira hemen bukatzen, datorren maitzaren 24tik 27ra sorkuntzaren eta  eraberritzearen garrantzia indartu nahi duen ikasketa-tailerra antolatu baitu elkarteak. Arratsaldeko seietatik bederatzitara izango da Amurrio Bidean elkartearen egoitzan.


Eta azkenik, sareak enpresa-ekintzaileei ematen dizkien aukerak baliatzeko tailerra egingo da; blogen sorkuntza landuz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide