2010/06/13 06:30
Pasaden larunbatean Garrastatxuko baselizan mintzaldi bat ospatu zen arratsaldeko 20etan, geroxeago, afari batez gozatu zuten bertaratukoek.
Igande honetarako ordea, jarduera gehiago antolatu izan dira. Hasteko, goizeko 8.30etan Mendiko Lagunak 12.urtez antolatzen duen Garrastatxuko Ibilaldia hasiko da. Aurtengo ibilaldia 21 kilometro dauzka eta Garrastatxu- Katxabazo- Arbaitza- Kolometa- Ubixeta- Oderiaga- Garrastatxu izango da partaideek egingo duten ibilbidea. 11ak aldera lehendabiziko tortila patata txapelketa ospatuko da eta 12etan Garrastatxuko baselizan meza ospatuko da.
Jaiarekin jarraituz, 12.30etan ahuntz eta ahuntz gazta dastapena egongo da. 13ak aldera herri kirol erronkak egongo dira eta 14.30etan herri bazkaria ospatuko da.
Igandeko bazkarian parte hartzeko 665710750 mugikor zenbakira deituz erreserba egitea beharrezkoa da eta ekainaren 11 baino lehen Baranbioko Batzar Administrazioaren idazkaritzan, Hordago edo Okeluri jatetxetan baleak hartu beharko dira.
Aurten, ez da azken urteotan arrakastatsua izandako Ahuntz Eguna ospatuko, abeltzainek abeltzain ferietara Arabako Foru Aldundiak aurkeztutako Otsoaren Kudeatzeko Plana dela eta egiten ari duten boikota dela medio.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.