2010/06/23 16:00

San Juan jaia

Urrutia Jauregiko Landa, Amurrio
Urtero legez, Amurrion ere San Juan jaia ospatuko da ekainaren 23an. Egun honetarako hainbat jarduera prestaturik daude, eta jaiegunari hasiera emateko, arratsaldeko 18.00etan Udal Frontoian Pilota Txapelketa jokatuko da. Ondoren, 19.30etan hain zuzen ere, José Mari Martinezen oroimenez, X. Igel Txapelketa egingo da frontoi kalean. Orobat, 20.00ak aldera Urrutia Jauregiko Landan, herriko eliza parean, Scout taldeak prestatutako txokolatadaren txanda izango da. Honen ostean, Udal Musika Eskolakoek Konbo kontzertua emango dute. Geroxeago, sorgintasun gau honek Aiara Dantza Taldeko erakustaldi batekin jarraituko du, 21.45etan. Gaueko 22.00etan, egunean zehar esperotako jarduera garrantzitsuena izango da, sorgina erretzeko momentua. Eta sorgina erre ostean, Nueva Presión musika taldearekin kontzertua eta ondoren DJ-ak alaituko duten diskofesta egongo da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide