2010/07/08 17:00

Aiaraldeko inguru natural, sozial eta ekonomikoaren eraldaketa eta degrazioari buruzko mahai-ingurua

Kultur Etxea, Amurrio

Uztailaren 8an arratsaldeko 19etan, Amurrioko Kultur Etxean, aiaraldean gaur egun lanean jarduten duten oposizio elkarte eta taldeen arteko mahai borobila ospatuko da.

 

Mahai inguru honetan herritar guztiek parte hartu dezakete, nahiz eta elkarte eta plataformen parte ez izan. Azken finean, bertaratukoek eskualdean ukapena jasaten ari duten proiektuen berri eta horiekiko oposizioen arrazoiak entzungai izango dituzte.

Ikusgai da, gure herrietan azken hilabete eta urteetan, hainbat direla herriatarren onespena ez dituzten proiektuak, esaterako Gorobelen, Goikoganen eta Jesurin ezarri nahi dituzten zentral eolikoak, Laudion PGOU-a dela eta egon ahal daitezen etxebizitza eraisteak, Amurrioko Landako auzoko urbanizazio planarekiko aurkakotasunak eta zalantzak, Laudioko Lateorro auzoko obrekiko zalantzak, Urduña eta Amurrioko Gaztetxeen eza, eskualdeko antena parabolikoen arazo eta  ondorioak, Abiadura Handiko Trenaren eragin ezberdinak eskualdean, eskualdeko meatoki planak, Orozko eta bestelako herrietan  babestutako etxebizitzen arazoak, Saratxoko saihesbidearekiko oposaketa … eta beste zenbait gertaera eta proiektuotaz arituko dira partaideek.

Orobat, jardunaldi hauek beste batzuen hasiera izatea espero da, elkar artean koordinakuntza eraginkor baten eraikitzea ahalbideratzea, agian etorkizunean webgune komun baten bitartez, aldizkari baten bitartez, jardunaldi ezberdinen bitartez … eskualdeko herritarrak informaturik egon daitezke, baina horretarako hurrengo osteguneko partaidetza ezinbestekoa da.

Sasien sehaska Kultur Elkartea, Zanpazu Bizirik Igurumen Plataformaren laguntzaz mahai inguru honen antolatzailea da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide