2011/02/05 18:00

NEDS (no educados y delincuentes)

Amurrio Antzokia, Amurrio

Zuzendaria: Peter Mullan. Aktoreak: Conor McCarron, Gregg Forrest, Joe Szula, Peter Mullan, Mhairi Anderson, Gary Milligan. Herrialdea: Britainia Handia. Urtea: 2010.Iraupena: 124 minutu

70eko hamarkadako Glasgown girotutako drama sozial gordina. Urte horietan ez zen giro Eskoziako hirian, gazteen arteko liskarrak eta borrokak eguneroko ogia ziren. Testuinguru horretan, John McGill bide zuzenetik joaten ahaleginduko da; eskolan ikasle saiatua da eta hortik kanpo arazotan ez sartzeko asmo sendoa du. Baina azkenean, inguruko bortizkeria bera baino indartsuagoa izango da, eta McGillek beste muturrera egin eta hiriko alderdirik basatiena ezagutuko du

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide