2011/02/17 18:00
“Euskal Herria ezkerretik” itunaren sinatzaileek (ezker abertzalea, eusko alkartasuna eta alternatiba) hitzaldia antolatu dute. Gaia “Euskal diaspora agertoki politko berriaren aurrean” izango da. Baita gaur egungo egoera zein itunaren aurkezpena edo azalpena jasotzeko deialdi aproposa izango da ere. Tasio Erkizia (ezker abertzaleko militante historikoa) eta Cesar Arrondo (Argentinako Eusko Alkartasuneko ordezkaria, La Plata Unibertsitateko irakaslea eta datorren larunbatean, 19an, ezker abertzalearen legalizazioaren aldeko Bilbon izango den manifestazioaren deitzalenetariko bat) bertan izango dira hizketan.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.