2011/02/21 19:00

The Tourist

Amurrio Antzokia, Amurrio

Zuzendaria: Florian Henckel von Donnersmarck. Aktoreak: Johnny Depp, Angelina Jolie, Paul Bettany, Timothy Dalton, Rufus Sewell, Bruno Wolkowitch. Herrialdea: AEB. Urtea: 2010. Iraupena: 103 minutu

Frank estatubatuarrak Europara bidaia bat egitea erabaki du. Arrazoi nagusia sorterrian izan duen maitasun nahigabe bat ahaztea da. Hasiera batean, Paris bisitatu du, eta handik Veneziara egin du. Gutxien espero duenean, Elise ezagutu eta harekin erlazio bitxi bat hasi du, ez baitaki oso ongi emakumeak zer nahi duen. Elisek, berriz, Frankekiko elkartzeak nahita prestatu ditu, dituen planak aurrera eramateko ezinbestekoa baitzaio Frank ondoan izatea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide