2011/07/01 15:30

2. Eskuz Binakako txapelketa herrikoia, kanporaketak

frontoia, Amurrio Tertanga

Iazko edizio arrakastatsua eta gero, aurten ere Urduñako Jai-Alai pilotazale elkarteak Eskuz Binakako txapelketa herrikoa antolatu du Tertangan, bertako Administrazio Batzarraren laguntzaz; Igor Bilbao "Bilbo", iaz txapelketa irabazi eta ehiza istripuz zendutakoaren omenez txapelketa memoriala izango da.

IZEN EMATEA: Adin guztietako bikoteek har dezakete parte. Izen emateak 10 euro balio du bikoteko, trukean bikotekide bakoitzak kamiseta urdin eta gorri bana jasoko ditu partidak jokatzeko. Inskripzioa Urduñako Frontoi eta Marrazki tabernetan egin behar da ekainaren 30a baino lehen.

SARIAK: Garaileek txapela bana irabaziko dute, bigarrenek Txakoli sorta izango dute saritzat.

Kanporaketak uztailaren 1ean eta 2an jokatuko dira. Finalak berriz uztailaren 3an.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide