2011/10/06 17:00
Aiarako kuadrillak, azkenengo hilabeteetan eskualde mailan garatutako “Mugikortasun Iraunkorrerako Plana” jakitera eman nahi die eskualdeko herritarrei. Garatutako planak, gure mugikortasun ereduak ingurumenean eragiten dituen inpaktuak murrizteko proposamenak jasotzen ditu, oinezko eta bizikleta bidezko mugikortasuna, garraio publikoa edo gune industrialetarako garraioa sustatzen duten ekintzak besteak beste.
Mugikortasun Iraunkorrerako Plana herritarrengana hurbiltzeko asmoz, herritar foroa antolatu da. Bilera, bihar urriak 6, osteguna, arratsaldeko 19:00etan izango da, Amurrioko Katekesi gelan. Bertan, Mugikortasun planaren edukiak eta Aiarako eskualdean ezarri nahi diren neurriak aurkeztu ondoren, herritarren ekarpenak eta iradokizunak jasoko dira.
Eskualdeko errealitatea islatzen duen diagnostikoa eta Mugikortasun Plana eskuragarri daude Aiarako Kuadrillako webgunean ( www.cuadrilladeayala.com)
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.