2011/11/20 18:30
Artedramak eta Le Petit Theatre de Painek elkarlanean ekoiztutakoa antzerki-emanaldia da. Igor Elortza eta Unai Iturriaga bertsolariek idatzi dute gidoia. Hona hemen argumentua:
Hodei hil da. Gaztaroko lagunak urteetan elkarren berririk izan gabe egon ondotik, Hodeiren azken agurra garai bateko festa bihurtuko da. Iraganeko eta oraingo egiak, gezurrak eta kontraesanak azaleratuko dituen gau eroa. Noizbait izatea amestu eta sekula izan ez zirenaren errautsak baino ez dira geratzen, ordea.
Sarrera: 6 euro (bazkideentzat 5 euro)
Txarteldegia ikuskizuna hasi baino 45 minutu lehenago irekiko da. Ikuskizunetarako sarrerak aldez aurretik ere eros daitezke Kultur Etxean, telefono honetan: 945 891 450)
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.