2011/11/14 18:30

Nekazarien borrokak, biodibertsitatea, lurraldea eta elikadura burujabetza zinema zikloa

katekesi aretoa, Amurrio

La Pachama no se vende.

(Ekuador) 2010. 22 min. 

Karbonoaren negozioaren testuinguruan, Socio Bosque eta Socio Páramo egitasmoek hondamendi izugarria sortzen dute Ekuadorren. Oihana eta Amazoniako herri indigenek meatzaritza enpresek eta multinazionalek egindako ama lurraren ustiaketari aurre egiten diete. Eta horregatik, kriminalizazioa eta jazarpena pairatzen dute indigenek. Merkaturen garapen ereduaren aurrean, lurra eta gizakientzako ‘bizitza ona’ aldarrikatzen dute. Ekuadorreko Accion Ecologicak egindako bideoa, Entrepueblos eta Global Green Grants Found erakundeek lagunduta.

 Soberanía Alimentaria o Refinería.

(Ekuador) 2010. 18 min.

Ekuadorren petrolio-findegien ezarpenak ondorio larriak ekartzen ditu lurralde eta komunitateetan. Ezartzen den garapen eredu honek biztanleen osasuna gaiztotu, eta lurraldea eta nekazarien bizimodua suntsitzen ditu petrolio ereduak dakarren kutsaduraren ondorioaz. Dokumentu honek egoera hauek eta lurralde eta elikaduraren burujabetzaren aldeko borrokak isladatzen ditu.

Expressões da agroecologia

(Brasil) 22 min. 

Agroekologiak jasangarritasunerako ekoizpen ekologikoaren ereduak eraikitzen du. Dokumentu honetan ideia nagusiak jorratzen dira: ekoizpen eta elikadurarako abantailak, ingurumeneko jasangarritasuna, hazien kontserbazioa, eta biodibertsitatea. Brasilen zehar aurkitutako esperientziak erakusten dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide