2011/11/15 18:30
El negocio del oro en Guatemala. Crónica de un conflicto anunciado
(Guatemala) 2010. 54 min. Collectif Guatemala. Ekoizpena: Gregory Lassalle y Marcos Pérez.
1996an Bake Hitzarmenak sinatu zirenetik, Guatemalako gobernuak erauzte transnazionalak erakartzeko politika bultzatzen du herri honetako lurralde indigenetan. Politika honek herri indigenen giza eskubideak urratzen ditu, eta beraz herri hauek haien lurraldeak defendatzeko antolatu dira. Dokumental honek politika neoliberal zein transnazionalaren aurrean antolatutako erresistentzia jorratzen du; San Miguel de Ixtahuacán herrian Gold Corp Inc. Multinazional kanadiarraren kontra egiten duten erresistentzia, kasu.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.