2011/11/16 18:30

Nekazarien borrokak, biodibertsitatea, lurraldea eta elikadura burujabetza zinema zikloa

Katekesi aretoa, Amurrio

Puertas al Mar 

(Palestina–Gaza). 2010. 22 min. UAWC (Palestinako Nekazari Batzordeen Batasuna). Zuz. eta 

Ekoizpena: Nacho Garcia, Inés Grocin, Anxela Iglesias, Carlos Sordo. 

Gazako arrantzaleek haien arrantza eremua gero eta txikiagoa dela ikusten dute. Itsasontziak gora eta behera kostaldetik doaz, oso kutsatutako uretan ahalik eta arrain gehien harrapatzen. Israelgo armatuaren tiroen artean, aurrera egiten dute hala nola. Betidanik jateko eman dien itsasoak ate pasaezinak ditu oraingoan. 

Gazan aktibista zen Vittorio Arrigoni-ren oroimenez egindakoa. 

La semilla escondida 

(Kuba) 2010. 13 min. Zuz. Rolando Almirante Castillo. ICAIC - Alma Films. 

Humberto Rios zientzilariak hazien trukearen proiektuaren protagonistak aurkezten ditu. Irlan zehar urrutiko tokietara eramaten gaitu, non aditu honen eskuhartzeak elikaduraren ziurtasuna lortu duen. 

No te comas el Sur. / Ez ezazu Hegoa jan 

(Euskal Herria) 2011. 28 min. Mundubat. Zuz.: Karlos Trijueque. Ekoiz.: Jonathan Ameneo. Irudi- Men. 28’ 

Mundu globalizatu honetan elikagaien ekoizpena eta banaketa multinazionalen menpean dago, tokian tokiko ekoizpenak arazo asko (irautea, esate baterako) duelarik. Euskal Herrian hainbat proiektu dugu egoera horri aurre egiteko: ekoizleak kontsumitzaileekin harreman zuzenetan ipintzea, hiltegien papera birplanteatzea, ekoizpen agroekologikoa, eta elikadura ikastetxeetan besteak beste.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide