Proiektu berri hau “Ciclistas Urbanos” du izena eta urriaren 12tik aurrera egongo da ikusgai Gasteizeko Artium plazan.
Erakusketa honetan, Jose Miguelek, berak daukan zaletasunaz baliatu da hainbat eta hainbat herri eta hiri bisitatu eta beste txirrindulari batzuk bere kameraz harrapatzeko.
Proiektua oraindik ez da bukatu eta amurrioarrak bere bidea jarraitzeko asmoa dauka, horretarakoa desplazamendu jasangarriaren aldeko apostuan mantenduko da eta bere txirrndulaz jarraituko du aurrera.
Orain arte, erakusketan agertzen diren hiriko txirrindulari guztiak, Jose MIguelek bere bidean aurkitutako pertsonak izan dira, desplazamendu jasangarriaren bidean ibiltzen diren beste persona batzuk.
Horrek ematen dio garrantzia proiektuari eta jarraikortasuna baita.
Erakusketa urriaren 12tik aurrera egongo da ikusgai eta gainera argazki-set bat egongo da erakusketa haunditzen jarraitzen nahi duten txirrindulari guztientzako.