2012/11/04 06:00

XXVI. Gorobel Ibilaldia

Juan de Urrutia Plaza, Amurrio

Aurten ere bi ibilaldi prestatu dituzte: bata 40 km ingurukoa, eta bestea, laburragoa, 30 kilometrokoa. Goizeko 7etatik aurrera abiatu ahal izango da herriko plazatik, eta 8ak arte. Egunean bertan, baina, ezin izango da izenik eman. Aurretik egin beharko da, Mendiko Lagunak-en egoitzan (astearte eta ostegunetan 19etatik 21etara) edo Internet bidez (mendikolagunak.blogspot.com).

Izena eman ahal izateko 4 euro ordaindu beharko dira, honako kontu-korronte hauetakoren batean, eta norberaren izen-abizenak adierazi:

 

Kutxabank: 2097 - 0258 - 91 - 0101040789

Caja Laboral: 3035 - 0089 - 12 - 0891003159

 

Irteeran, beraz, ibilaldiko txartela eskuratu ahal izateko, ordainagiria erakutsi beharko da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide