2013/05/17 17:30

Sugegorriak eta sugeak: ospe txarraren biktima. Narrasti iheskor horiek maitatzen ikastea.

katekesi aretoa, Amurrio

Maider Iglesias Aranzadi Zientzia Elkarteko Herpetologia Saileko biologoak emango du hitzaldia. Sugeak narrasti talde bat dira, eta gainerako animalia taldeek pairatzen dituzten ohiko mehatxuez gain (habitata galtzea, kutsadura, klima aldaketa, etab.), jazarpen zuzena ere egiten zaie, eta emaitza heriotza da. Aurkitzen den suge oro hiltzeko ohitura oso errotuta dago, batez ere baserritar askoren artean, eta jende askok ontzat ematen du. Bai sugeak hiltzea, bai hiltzen ez dituzten askok ez ikusiarena egitea beldurraren emaitza da, beste indarkeria-egintza ugari bezalaxe.

Nolanahi ere, ezjakintasuna tarteko, beldur hori neurriz kanpokoa da eta mitifikatuta dago. Arriskutsua izateak ere ez luke izan behar justifikazioa inolako animaliarik hiltzeko, baina, dena den, Euskal Herriko sugeak jendeak uste baino askoz ere kaltegabeagoak dira. Aranzadi Zientzia Elkarteko Herpetologia Saila osatzen dugunok uste dugu beldur zaharkitu eta bidegabe horri aurre egiteko modu bakarra dela animalia talde horren intimitatea eta errealitatea jendearengana gerturatzea. Hori dela eta, modu atsegin eta ulergarrian azalduko dira narrasti horien inguruko bitxitasunak, espezieak nola bereizi, eta, batez ere, zergatik ez zaien beldurrik izan behar. Gainera, animalia gatibu batzuk eramango dira sugerik inoiz ikusi ez dutenentzat, ikus dezaten ez dutela zerikusirik egotzi ohi zaien irudiarekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide