2013/05/24 17:30

Nola eragiten die klima aldaketak hegazti migratzaileei?

katekesi aretoa, Amurrio

Gorka Belamendia CEAko teknikaria (Ingurugiro Gaietarako Ikastegia) eta ATA-RIAko koordinatzaileak (Salburuko hezeguneen interpretazio zentroa) hitz egingo dute. Gure jarduera ekonomikoek klima aldaketa eragin dute, eta horrek eragin zuzena dauka hegazti askoren jokaeran eta antolamenduan. Urteak daramatzagu, klima aldaketa dela eta, espezie batzuen migrazio usadioen aldaketak behatzen, historia klimatikoarekin alde-ratuta. Azterlan ugarik diotenez, berotze globalak “albo kalteak” eragingo dizkie gure he-gaztien bizirauteari, migrazioari eta ugalketari. Izan ere, datu enpirikoen arabera, ugarita-suna azkar ari da urritzen, eta, iragarpen batzuek ohartarazi dute mendu honen amaiera-rako Europan ohikoak diren zenbait hegaztiren antolamendua ia 550 kilometro lekualdatuko dela ipar-ekialderantz, eta beste espezie batzuek egun hartzen duten hedadura % 20 mu-rriztuko dela.
Uste da hegaztiek ez dietela era homogeneoan erantzungo klima berotzeak eragindako aldaketei, eta, horrenbestez, kontserbazio planteamendu aktibo eta dinamikoagoetara jo behar dugu; hau da, giro konpentsatzaileak sortu eta epe luzean jarraipena egiteko progra-mak abiarazi behar dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide