2013/05/31 17:30

Berriz sartzea aukera al da mehatxupeko espezieak kontserbatzeko? Eper grisa Euskadin

Katekesi aretoa, Amurrio

José María Fernández García, Ihobe, Ingurumenaren Kudeaketarako Eusko Jaur-laritzaren Sozietate Publikoaren ordezkariak hitz egingo du
Gallipyr egitasmo europarraren esparruan, aztertu egin da Perdix perdix eper grisa Ara-ban eta Nafarroan berriz sartzearen bideragarritasuna, espezie hori XX. mendearen er-dialdean desagertu baitzen euskal mendietatik. UICN Naturaren Kontserbaziorako Nazi-oarteko Erakundearen gomendioei jarraiki, identifikatu egin dira egokiak izan litezkeen herriak, habitaten eta populazio emaileen eskuragarritasuna, baldintza demografikoak eta animaliak maneiatzeko teknikak. Oro har, mehatxupean dauden espezieak berriz sartzea espezie horiek berreskuratzeko tresna izan daiteke, baina arduraz aztertu behar da noiz dagoen justifikatuta eta ea aplikatzeko baldintzak betetzen diren.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide