2013/05/24 15:00

I. Truke Azoka

Juan Urrutia Plaza, Amurrio

Liburuak, jostailuak, CDak eta DVDak trukatzeko aukera egongo da Amurrion. I. Truke Azoka egingo baitute. Bereziki umeentzat antolatu da azoka. Goizean zehar utzi beharko dituzte gauzak Udal Liburutegian. Erregistro batean jasoko da eta bonoa emango zaie umeei. Arratsaldez bonoari esker gauzak trukatzea posible izango da.

Gainera, txokolatada eta jolasak egongo dira.

 

Udalak zabaldutako mezua:

"Denok dakizuen bezala, aurten kontsumo arduratsuaren gaia landu dugu Eskola Agenda 21en baitan eta, ikasleek hala eskatuta, truke azoka egingo dugu maiatzaren 24an, Amurrioko plazan, udalerrian kontsumo arduratsua sustatzeko asmoz.

Azokan parte hartzeko arauak:

Jostailu, liburu, eta CD/DVDek egoera onean egon beharko dute. Ez da onartuko puskatuta, zikin edo egoera txarrean dagoen gauzarik. 

Pertsona bakoitzak, gehienez ere, hiru gauza aurkeztu ahal izango ditu trukatzeko. Gauza bakoitzeko truke-txartel bat emango zaio, eta txartel hori azokan interesatzen zaion beste gauza bat eskuratzeko erabili ahal izango du.

Trukatzeko gauzak Amurrioko udaletxera (09:00etatik 14:00etara) edo udal liburutegira (10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara) eraman beharko dira maiatzaren 17tik 23ra bitartean. Gauzak eramaten dituztenak erregistro baten sartuko dira eta identifikazio-zenbakia izango dute. 

Txartel guztiak trukatu egin beharko dira maiatzaren 24an egingo den azokan.

EGITARAUA

16:30 – 18:30: Gauzak trukatzea.

16:30 – 18:30: Erraldoi egurra jolasak.

17:30 – 18:30: Garai bateko jolasak aitite eta amamekin.

16:30 : bidezko merkataritzako txokolate-jana.

Ezinbestekoa da kontsumo arduratsuaren beharra ulertzea, hondakinen sorrera eta lehengaien kontsumoa murriztu eta prebenitzeko. Gaur egun ditugun kontsumo-ohiturak direla eta, oraindik ere baliagarriak diren gauzak bota egiten ditugu eta beharrezkoak ez diren produktuak kontsumitzen ditugu modu ez iraunkorrean. Beraz, honako helburu hauek ditu azokak:

·      Herritarrei gauzak berrerabiltzeko aukera praktikoa ematea.

·      Herritarrei prebentzioa eta iraunkortasuna ahalbidetuko dituzten ohiturak transmititzea.

·      Bigarren eskuko objektuen trukea duin bihurtzea.

 

Kontsumitu modu arduratsuan eta parte hartu azokan! Zure zain gaude!!!!!"

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide