2014/05/17 09:00

Euskal Jaia

Herrian zehar, Amurrio

Aiara Dantza Taldearen hogeita hamargarren urteurrena dela eta, EUSKAL JAIA antolatu da Amurrion, maiatzaren 17rako, euskal dantza eta euskal kulturarekin lotutako ekitaldiz betetako festa eguna. Prestaketa horretan, Aiara Dantza taldea, Ohiturak taldea, Amurrioko musika-eskola, trikitrixa-eskola eta Amurrioko Udala aritu dira elkarlenean.

Goizeko 11:00etan Juan Urrutia plazan hasiera emango zaio programari zanpantzar, dantzari eta musikariz osatutako kalejirekin. Aipatu behar da 12:30etik Aurrera euskal ezkontza bat antzeztuko dela, Urrutia Jauregiko Landatik abiatuko dira ezkongaiak, gonbidatuak etabar, Jose de Madinabeitia eta Iturralde kaleak pasatu eta Parkeraino- Guk eskulturaren inguruan geldiune bat egingo da, erroskilak eta ardoa banatzeko. Jarraian Juan Urrutia plaza abiatuko dira, bertan ezkontza burutzeko. Esan beharra dago antzeztuko dena etxera-sartzea deitutikoa izango dela, eta ez ezkontza bera. Antzina, ezkondu baino lehen, ezkongaiek kontratu antzeko bat egiten zuten. Gizonak normalean baserria eta dirua jartzen zituen, eta andreak ordea arreoa eramaten zuen.
Arraltsaldez, dantza giroan segitzeko dantza plaza egongo da 18:30ean Patxi eta konpainia taldearekin eta 21:00etan erromeria IZARGI taldearekin.

Giro ezin hobean euskal jaiaz gozatzeko, Amurrioko auzokoei eta kanpotik etorriko direnei baserritarrez jantzita edo lehengo arropaz jantzita etortzeko gonbitea luzatzen dizuegu Amurrioko Udaletik.
“Aiara Dantza Taldea hogeita hamargarren urteurrena ospatzen ari da aurten. Oso data biribila da eta lan-taldean jarduerak nola prestatu hitz egin genuen bitartean, guztiok egon ginen ados beste jarduera batzuen artean Euskal Jaia egin nahi genuela. Urte hauetan taldetik jende asko pasa da eta horiei ere gonbidapena luzatzen diegu. Hemendik amurrioar guztiok parte hartzera gobidatu nahi ditugu festa giroa handia izan dadin”. Gaineratu du Iraia Aspuruk, Aiara Dantza taldearen kideak.
“Euskal ohiturak berreskuratzeko jarduera ezin hobea da hau. Izan ere, garai batean euskal ezkontza prestatzen zen herrian eta garai hartan jendeak gustura hartzen zuen parte. Udalak aurten Euskal Jaia prestatzea pentsatu zuen euskal kulturaren sustapena landu nahian eta antzinako kulturare elementuak indarrean ager zitezen eta Aiara Dantza taldeak gauza bera pentsatua zeukan. Horregatik errezagoa izan da elkarlanean aritzea. Gaineratu du Josune Irabienek, Amurrioko Alkateak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide