2014/09/19 16:30

Sabino Cuadraren hitzaldia

Katekesi aretoa, Amurrio

Sabino Cuadrak bere liburuaren aurkezpena egingo du:

"Abokatua eta LABeko sindikalista saiatua den Sabino Cuadrari erretreta ordua heldu zitzaion. Baina, halakoak dira gauzak, Amaiur koalizioaren zerrendetan sartzea bai eta Nafarroa herrialdeko diputatua izatea ere suertatu zitzaion. Diputatu lan berri honetan, "lehoietara botata ikusi zuen bere burua, zirkuaren pistara bidali duten halako gladiadore txikitxo baten modura, Kongresuko atea zaintzen duten lehoitzar hauen aurka borrokatzera."

Estilo arin eta hurbila erabiliz, militante xume batek Kongresuan izandako bizipenak kontatzen ditu. Eta, espero zitekeen modura, liburu honek pribilegioen, gorteko trikimailuen... berri ematen digu , goi politika instituzionalaren miseriak azkenean.

Euskal Herrian zabaltzen ari den agertoki politiko berriaren testuinguruan, hona hemen Madrilera abiatu zen ezker abertzalearen diputatu ezohizko baten testigantza". 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide