Saratxoko saihesbidearen proiektuak ez du adostasunik lortu

Erredakzioa 2013ko urr. 9a, 14:36

Amurrioko Udalak eta Saratxoko Batzar Administratiboa ez daude ados Arabako Foru Aldundiak gauzatu nahi duen saihesbidearekin.

Alde batetik, Amurrioko Udalaren Lurralde Politiken Batzordeak berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu du. Hiru arrazoi ezberdinak erabili ditu erakundeak helegitea oinarritzeko:

-Errotonden diseinuarekin ados ez dagoela adierazi du. Leku batzuetan obrak erdia okupatzeko aukera baitu.

-Etorkizunean saihesbideak Nerbioiko Parke Linealan eragin larriak izan ditzake, Delikaraino helduko baita.

-Udalak jaso nahiko luke informazio gehiago errepideak eragingo dituen kalteak ezagutzeko eta kudeatzeko. Afekzioak esparru ezberdinetan emango dira eta guztiak neurtu behar direla uste du erakundeak.

Saratxoko Batzar Administratiboak ez du jarrera aldatu

Saratxoko Batzar Administratiboaren bozeramailea Lourdes Cuadrak adierazi du bere jarrera irmoa dela eta saihesbidearen aurka daudela.

"Modu eszeptikoan" jaso dute Udalaren helegitea. Alde batetik, baloratu dute tokiko erakundeak proiektua "astakeria dela ikustea". Baina bestalde, Lourdes Cuadraren ustez ez dute errepidea bere osotasunean zalantzan jarri.

Cuadraren aburuz "porlanez estali eta hilko dute herria saihesbidearen bitartez". Bozeramaileak uste du alternatiba zentzudunagoak daudela -tunela egitea eta errepidea zabaltzea-. Bukatzeko, Lourdes Cuadrak esan du ez duela zentzurik, egoera ekonomikoa ikusita, 3 kilometroko errepidea egiteko 35 milioi euro gastatzeak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide