2014/11/14 18:00

Larrialdi ekologiko eta soziala

Zaraobe Institutua, Amurrio

LARRIALDI EKOLOGIKO ETA SOZIALA. BADIRA ALTERNATIBAK”

Podemos /Ahal Dugu Amurrio taldeak “LARRIALDI EKOLOGIKO ETA SOZIALA. BADIRA ALTERNATIBAK” hitzaldia antolatzen du Azaroak 14 zazpietan, Zaraobe Institutoko ekitaldi aretoan.

Krisi politiko, ekonomiko, sozial eta ekologikoak garapen eredu berri bat behar du. Munduak, eredu sostenigarri baten konponbide eta alternatibak behar ditu, non gaur egungo produkzio erak, biztanleriaren beharrak eta baliabide mugatuak dituen amalurra orekan egon daitezen.

Gai horren inguruan mintzalari hauek egingo dute berba gure ezaguera handitu dadin:

 

Iñaki Bárcena, EHU-ko Administrazio eta Zientzi Politiko Saileko katedradun eta ikertzailea. Ekologistak martxan-ko kidea. PARTE HARTUZ ikerketa taldeko koordinatzailea. Bere idazlan batzuk: Nazionalismoa eta ekologia. Eusko mugimendu ekologistaren gatazka eta instituzionalizazioa (1996), Garapen iraunkorra: kontzeptu eztabaidatsua (1998), Demokrazia ekologikoa (2006), Energia eta zor ekologikoa (2009) eta AHT: ezetzarako arrazoiak (2009).

 

 

Joanes Maiza, Goiener Kooperatiba-buru. Oraingo eredu energetikoa aldatu eta energi-iturri berriztagarrietan oinarritutako eredu energetikoa sustatzeko irabazi-asmorik gabeko kooperatiba.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide