2015/03/07 09:00

Alokabideko kanpaina etxe hutsak kudeatzeko

Juan Urrutia plaza, Amurrio

Alokabidek zabaldutako informazioa:

-Etxe bateko egongela erosoa irudikatzen du Stand-ak eta bi egunetan izango da Amurrion, ostiralean martxoak 6 eta larunbatean martxoak 7, Juan Urrutia Plazan.

-Kanpainaren helburua da Eusko Jaurlaritzaren bermearekin alokairura bideratzeko etxebizitza hutsak eskuratzea.

Euskadiko hainbat herri bisitatu ondoren, Amurrion izango da “Zabaldu zure etxea” Eusko Jaurlaritzaren standa. Juan Urrutia Plazan egongo da eta bere ateak zabalik izango ditu 10.00etatik 18.00tara.

Zabaldu zure etxea, Irabazi Segurua” “Abre tu casa. Ganas seguro” leloa duen kanpaina honekin Eusko Jaurlaritzak, Alokabideren bitartez, alokairu sozialera bideratzeko etxebizitza hutsak mobilizatu nahi ditu. Nahi duen herritar orok alokairuko etxebizitza bat eskuratzeko aukera izatearen helburu sozialaz gain, bai Eusko Jaurlaritzak eta baita Euskal udalerrietako udal guztiek ere, hutsik dauden etxebizitza kopuruaren problematika partekatzen dute, 80.000 inguru EAEn, etxebizitza guztien %8,7a. Alokabideren datuen arabera, etxebizitza huts hauetatik 40.000 inguru bideratu daitezke alokairura.

Kanpaina hau berebizikoa da etxebizitza hutsen jabeek Eusko Jaurlaritzak abian jarritako programa ezberdinen berri izan dezaten, hauen bidez etxebizitzak alokairuan eman ditzazketelako Eusko Jaurlaritzaren berme osoarekin, hileroko errenta bermatuz eta baita etxebizitza egoera onean bueltan jasoko dutenaren bermearekin.

Hutsik dagoen etxebizitza bat duten jabeak animatu nahi ditu Alokabidek, Eusko Jaurlaritzaren bermearekin beraien etxebizitzak alokairuan jar ditzaten eta honetarako, etxe-jabeek Bizigune eta ASAP programak dituzte, eta hauen inguruko xehetasun gehiago jaso ahal izango dituzte Amurrion jarritako egongelatxoan.

Hala ere, informazio zabalagoa jaso nahi duten etxe jabeek 900 251 251 doako telefonora ere deitu dezakete edota www.alokabide.euskadi.net webgunean sartu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide