2015/05/31 09:30

Txakolin Eguna

Txakolin Eguna
Herriko erdigunea, Amurrio

11:30ean, udaletxeko bilkuren aretoan, ohorezko aurreskua egingo diote Encarni Álvarez Gonzálezi, Vitoria-Gasteizko Plagaro jatetxearen jabe ohiari; halaber, Arabako Txakolina 2015 saria emango diote. 12:00etan, udaletxeko balkoitik jaiari ekiteko txupinazoa botako dute, eta jai-eremua irekiko (Juan Urrutia plaza, Larrinaga kalea eta Guk pasealekua); 18:00etara arte egongo da irekita. Jaia hasi eta bukatu arte, 2014ko txakolina eta honako pintxo eta errazio hauek dastatu ahalko dira: txistorra, burruntzi-pintxoak, Amurrioko odolkia, saltxitxa zuriak, txorizo kreolea, Urkaikoko hanburgesa, Basatxerriko hirugiharra eta burualdea, Getariako antxoak eta Albizabalgo gildak. Produktuok dastatzeko, txartelak erosi behar dira horretarako jarritako standean.

Bestalde, artisau-produktuen erakusketa eta salmenta izango da, bai eta Aiara Haraneko Arabako Txakolinaren “Garrafa” Lehiaketa ere, bigarren aldiz. Gastronomia-, kultura- eta kirol-elkarteek, norbanakoek eta ostalaritza-establezimenduek maiatzaren 28ko 13:00etara arte eman dezakete izena, parte hartzeko eta hiru sarietakoren bat irabazteko (200, 150 eta 100 euro), turismo@amurriobidean.org helbide elektronikora idatzita edo 945 89 17 21 telefono-zenbakira deituta. Partaide bakoitzari hiru botila Arabako txakolin eta izotza emango zaizkio, jai-eremuan bertan lau litro “garrafa” presta ditzan 12:00etatik 13:00etara. Gero, jaira biltzen diren guztiei doan emango zaie. Horrez gain, parte-hartzaileek freskagarria egiteko beharrezkotzat jotzen dituzten osagaiak eraman ditzakete.

Lehiaketaren eta sari-banaketaren ostean, 18:00etara arte, mahaien eta aulkien gune bat jarriko da jai-eremuaren barruan, nahi dutenek txakolina eta aurrez aipatutako pintxo eta errazioak dasta ditzaten.

Gainera, hainbat establezimendutan (Akeita, Arenalde Maitea Jatetxea, Atxubi, Batzoki, El Crucero, El Rinconcito, Guk, Fano Taberna, Kantoi, La Reunión, La Terraza, Madik, San Antón, Frontón Taberna, Txoko Gorri, Tapería Cavert eta El Penúltimo), 12:00etatik 15:00etara, “txakolinpintxoa” egongo da: pintxoa eta Arabako Txakolina jatorri-deiturako txakolina, 1,80 €-ren truke.

 

Udaleko Musika Eskolak ere bat egin nahi izan du jaiarekin: comboen kontzertua emango du Guk pasealekuan, 12:00etatik aurrera.

 

15:30etik jaia amaitu arte, berriz, erromeria izango da.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide