2015/08/13 17:00

Amurrioko Jaiak

Amurrioko Jaiak
Herriko plaza, Amurrio

Oharra: Euria eginez gero, haurrentzako ekintzak, parkea, bazkaria eta, jolasak Matias Landaburura eramango dira.

10:00-15:00 Amurrioko haurren txupeteak Udaletxeko ate nagusian jasoko dira eta Iguarrakoak abuztuaren 17an eramango ditu.

11.00 XAKE ERAKUSTALDIA, itsu-partidak eta aldi berekoak kultura etxearen aurrean.

10:30 2015eko udan Amurrioko harrera familietan dauden haurrei harrera ekitaldia udaletxean.

11:00-14:00 Udal parkean HAUR-PARKEA, Jumpingerako 4 ohe, Lego Ludoteka eta barruan palmondoen puzgarria, hainbat puzgarri: Simpson, Zezentxoak, Pirata, Txirrista, Zezen mekanikoa, Eazy roller zirkuitoa, jolasgunean ( 2 billar, 2 futbolin, 2 ping-pong 2 Air Hockey Videogame gunea, 2 tailer ( Plays Mais figurak eta txapal)

11:00 Alkate andereak Hiribilduko pertsonarik helduenari MAKILA emango dio. Jarraian, trikitilariez lagunduta elizara abiatuko dira.

11:30 Andra Mariaren Parrokian MEZA Mariaka abesbatzarekin. Jarraian, Udalbatzak “San Anton Armuru” egoitza bisitatuko du.

12:30 Plazan, adinekoentzako JANAURREKOA eta MUSIKA ANIMAZIOA GANEKOrekin Amurrio Hiribilduko Familia Elkartearen eskutik.

14:00 Atzoko Gazteentzako ANAITASUN BAZKARIA Udal Pilotalekuan.

14:00 HAURRENTZAKO BAZKARIA, PAELLA, udal parkean herriko sukaldari, Aurreraka eta Amurrioko Eskaut taldearen laguntzarekin.

15.00-17.00 Aurpegiak margotzeko tailerra ASPALTZA euskara elkartearen eskutik.

15:00-17:00 HAUR PARKEA udal parkean.

16:00 DANTZALDIA NUEVA PRESION HIRUKOTEAREKIN Larrinaga kaleko oinezkoen gunean.

17:00 HAUR JOLAS KOOPERATIBOAK Udal Parkean, Aspaltza Elkartearen eskutik eta Magic Show.

18:00 TXOKOLATADA udal parkean, Koadrilek antolatuta (euria eginez gero, San Anton plazan)

19.00 HAURRENTZAKO IKUSKIZUNA, animalien erakusketa; bufaloak, bisonteak, highlandsak, katxenak, watusiak eta haurrentzako animaliak: behitxoak, poniak, eta basurdeak.

20:30 BERTSO SAIOA, AIEBEk antolatuta, udal parkean.

22:30 BERBENA LISKER taldearekin, Juan Urrutia plazan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide