2015/11/19 15:00

Internet: ezagutzen zenuena historia da dagoeneko

Internet: ezagutzen zenuena historia da dagoeneko
Refor, Amurrio

Azaroaren 19an (osteguna) Enpresa Digitalaren ostegun digitalak itzuliko dira Amurrio Bidean-era, #i2015 ezagutzen zenuena historia da dagoeneko jardunaldiaren edizio berri batekin. i2015 jardunaldiak egunean jarriko zaitu Interneteko azken berritasunei dagokienez.

Arratsalde bateko jardunaldia izango da, eta bertan prestakuntza erabilgarria emango zaie parte-hartzaileei euren jarduera profesionalerako eta negoziorako. Parte hartzaileak dozenaka kasu praktiko eta ideia berri ikasi ahal izango ditu. Internetek mundua aldatzen jarraitzen du, eta ezin ditugu aurrerapenak galdu. Jardunaldia edozein esparrutan Internet eta teknologia berriak erabiltzen dituzten profesionalentzat dago pentsatuta, bereziki denbora faltagatik Interneten aukera berriak ezagutu ezin dituztenentzat, bai eta sarearen aurrerapen azkarren berri izan nahi duenarentzat ere.

Honako gai hauek jorratuko dira: Internet ikusezina, Internet etxean, Internet autoan, errealitate areagotua eta birtuala, adimen artifiziala, diru ikusezina eta Facebook. Jardunaldia ReforAmurrio Enpresaldearen Auditoriumean izango da 16:00etatik 19:30ra, eta doan da.

Izena emateko, Euskadinnova plataformako inprimakia bete behar da. Informazio gehiago jasotzeko edo izen-emateari buruzko laguntza behar izanez gero, jarri harremanetan Amurrio Bideanekin, 945891721 telefono-zenbakira deituta edo empresa@amurriobidean.org helbidera idatzita.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide