2016/04/26 07:30

“Nire tableta eta ni”

“Nire tableta eta ni”
ReforAmurrio Enpresaldea, Amurrio

Zer? Tabletaren oinarrizko erabileraren inguruko ikastaroa. 

Norentzat? 55 urtetik gorakoentzat. 

Noiz? Apirilak 26 - 27

Ordutegia: 9:30 - 13:30 

Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko, jarri harremanetan Amurrio Bideanekin, 945891721 telefono-zenbakira deituta edo empresa@amurriobidean.org helbidera idatzita. Lehentasuna izango dute Amurrion erroldatutako pertsonek.

Ekintza hauek BOZI Amurrion (Bizi Osoan Zeharreko Ikaskuntza Amurrion) proiektuaren baitan egingo dira. Proiektu hori Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak esleitu dio Amurrio Bideani, Bizi Osoan Zeharreko Ikaskuntza programaren bitartez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide