2016/04/24 06:00

Orientazioa eta autobabesa

Orientazioa eta autobabesa
Etxegoien, Amurrio

Amurrioko plazatik 8:00etan irtengo dira. Ondoren, Etxegoienera oinez hurbilduko dira eta bertan bi jarduera ezberdin gauzatuko dituzte:

Mapak interpretatzen eta ipar-orratza erabiltzen ikasiko dute. Mapetan agertzen diren elementuak ezagutzeko probak egingo dituzte. Bukatzeko, orientazio lehiaketa dibertigarri bat egingo dute. Taldekako lasterketa bat antolatuko dute. Baliza ofizial ezberdinak lehenbailehen aurkitzea izango da helburua.

Gainera, mendi txango bat prestatzerakoan kontuan izan beharreko irizpide eta aldagaiak landuko dituzte: zein ekipamendu eraman, meteorologiaren azterketa, ibilbidea prestatzea, pertsona heldu bat egingo dugun ibilbidearen jakitun jartzea…

Era berean, mendian arazo bat edukiz gero hartu beharreko neurriak azalduko dituzte eta, ondoren, simulazio bat egingo dute, balizko gertaera erreal baten aurrean landutako jakintza guztiak ezartzeko. Ariketa praktiko horretan, talde bakoitzak egoera erreal horiei aurre egiteko irtenbideak asmatuko ditu, eta jarraian, irtenbideok zein eurek praktikan jartzeko aukerak azalduko dizkie gainerakoei.

Amurrioko Herriko plazan amaituko da jardunaldia 16:30tan. 

Prezioa:

11,01 € Amurrion, Aiaran, Artziniegan eta Urduñan erroldatutakoek.

20,40 € Erroldatu gabeek, beraien Udalek diru-laguntzarik eskaintzen ez badute.

Izen-emateak: 

Amurrioko Kultura Etxean eta Urduñako Euskara zerbitzuan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide