2016/05/22 08:00

Txakolin Eguna

Txakolin Eguna
Amurrio, Amurrio

11:30 Ohorezko aurreskua eta 2015eko Arabako Txakolina saria banatzea Salvador Velilla jaunari, udalbatza-aretoan.

12:00 Txupinazoa eta jaiaren hasiera.

- 2015eko mahats-biltzea eta pintxoak dastatzea

Basatxerri, Label kalitatezko Oilasko Lumagorria, Kantauriko antxoak, Label kalitatezko Euskal Hanburgesa, Albizabal piparrak eta Amurrioko harategietako produktuak: odolostea, txistorra, saltxitxa zuriak, kreole txorizoa. Tiketak dagokion stand-ean hartu behar dira.

- Aiaraldeko III. Garrafa lehiaketa, Arabako Txakolinarekin.

- Artisau-produktuen erakusketa eta salmenta.

- Gesaltzako Bandaren emanaldia

12:00 - 15:00 Txakolipintxoa.

Establezimenduak: Akeita,  Atxubi, El Crucero, Fano Taberna,  Kantoi,  La Barrica Blanca, La Reunión, La Terraza, Madik, San Antón, Taberna Frontón, Txoko Gorri eta Penúltimo. Saltoki horietan pintxoa eta Arabako Txakolina Jatorrizko Izendapeneko txakolina eskainiko dute, 2€-ren truke.

13:00 Garrafak baloratzeko epaimahaiaren erronda

13:30 Garrafa lehiaketaren sari banaketa 

15:30 Erromeria 17:30ak arte

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide