2016/05/24 17:00

Garai Hura Gara: Andoni Egaña eta Xabier Lizaso

Garai Hura Gara: Andoni Egaña eta Xabier Lizaso
Juan Urrutia Plaza, Amurrio

“Garai hura gara” ikuskizunean XVIII. mendeko eta XIX.aren hasierako kultur-joeren berri eman nahi genuke. Europan, Euskal Herrian, Gipuzkoan, Amezketan… kultura nola bizi zen egunotara ekartzea dugu helburu. Eta sorkuntza-espresabide askotarikoen bitartez azaldu nahi genuke hori.
Musikan, Xabier Lizaso pianojoleak Larrañaga, Gamarra eta Osinaga konpositoreen musika ekarriko du. Baita  Peñaflorida Kondearen hainbat obra jo ere: “Sententziatu dute”, “Aita gurea”, “Irten ezazu”…eta zortzikoren bat.  Andoni Egaña bertsolariak  Fernando Amezketarraren lana ekarriko du gogora. Fernando izan zen garaiko bertsolaririk entzutetsuena, baina bere jirako beste bertsolari batzuk ere ( Txabalategi eta Zabala, Izuelako artzaia…) mugimendu haren sorrera ulertzeko lagungarri izango ditugu.
Itxuraz zerikusirik ez duten arte-mota eta pertsonaiak erralato baten bitartez txirikordatuz, garai baten ulermenen eta gozamenerako bide-argi  izango zaizkigu.   
Nori zuzendua: Helduei
Partaide eta gidoigileak: Xabier Lizaso eta Andoni Egaña
Lekua:Aretoak
Iraupena:90 mn

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide