2016/06/12 07:00

VII. EUSKADIKO ARKU TRADIZIONALAREN TXAPELKETA AIRE ZABALEAN

El Refor, Amurrio

Ekainaren 12an Euskadiko VII. arku tradizionalaren txapelketa aire zabalean jokatuko da Amurrioko El Refor aldean. 3 modalitatek jokatuko dute: Long-bow, Senezko Arkua eta Arku Biluzia.

Parte hartuko duten kategoriak gizonezko eta emakumezko seniorrak izango dira eta lehiaketan klasifikazio fase bat eta kanporaketa fase bat egongo dira.

Klasifikazio saila:

30 metrotara 36 geziko serie bat. 80 zentimetroko diana

18 metrotara 36 geziko serie bat. 40 zentimetroko diana

6 geziko txandak

Proba goizeko 9tan hasiko da eta izen ematea 15€takoa izango da Amurrioko Arku Kirol Taldeko kontu korrontean sartuz, parte hartzailearen izena eta abizenak adieraziz. 

BBK zbk: ES49 - 2095 3258 27 1090204537

Horrez gain amurrioko taldearen posta elektronikora hurrengo informazioa bidali behar da:

-Izena eta abizena

-Lizentzia zenbakia

-Modalitatea eta kategoria

-Kluba

-Bankuaren ordainagiriaren kopia

Posta elektronikoa: amurrioaakt@gmail.com

Oharra: Ekainaren 9ko arratsaldeko 20:00ak baino beranduago eta ordainagirik gabe iristen diren izen-emateak ez dira onartuko.

Informazio telefonoa: 670 400 398 (Josemi)

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide