2016/06/26 06:00

Landako urtegira irteera

Landako urtegira irteera
Amurrio, Amurrio

Jarduera: Bi talde egingo dira. Parte-hartzaile talde bat Ulibarri-Ganboara joango da kayakez eta beste taldea mendiko bizikletan joango da. Ulibarri-Ganboan jarduera trukatuko dute taldeek eta Landara itzuliko dira (guztira 4 ordu). Landan jolasak egingo dira eta bainua hartzeko aukera ere izango da.

Ordutegia: Amurriotik 08:00etan irtengo dira eta, bazkaldu ostean, Amurriora itzuliko dira.

Prezioa: 13,98 €-koa da Amurrion erroldatutako pertsonentzat.

Izen-emateak: Kultur Etxean egingo dira ekainaren 17ra arte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide