2016/08/13 21:45

Amurrioko Jaiak 2016

Amurrioko Jaiak 2016
Amurrio, Amurrio

Oharra: Euria eginez gero, haurrentzako ekintzak, parkea, bazkaria eta, jolasak Matias Landaburura eramango dira.

10:00-15:00 Amurrioko haurren txupeteak Udaletxeko ate nagusian jasoko dira eta Iguarrakoak abuztuaren 17an eramango ditu.

 10:30 2016ko udan Amurrioko harrera familietan dauden haurrei harrera ekitaldia udaletxean.

11:00 Egun osoan zehar PLATER-TIROKETA, “Urrezko Iguarrako Jai Trofeoa”, Larrabeko “Isidro Arteta” Tiro Zelaian.

11:00-14:00 Udal parkean HAUR-PARKEA, Jumpingerako 4 ohe, Lego Ludoteka eta barruan palmondoen puzgarria, hainbat puzgarri: Noeren kutxa, Simpson, Txirrista, Zezen mekanikoa, Eazy roller zirkuitoa, jolasgunean (2 futbolin, 2 ping-pong 2 “soplagol”, Videogame gunea, 2 tailer ( Birziklatze tailerra eta txapa dibertigarriak).

11:00 Alkate andereak Hiribilduko pertsonarik helduenari MAKILA emango dio. Jarraian, trikitilariez lagunduta elizara abiatuko dira.

11:30 Andra Mariaren Parrokian MEZA Mariaka abesbatzarekin. Jarraian, Udalbatzak “San Anton Armuru” egoitza bisitatuko du.

12:30 Plazan, adinekoentzako JANAURREKOA eta MUSIKA ANIMAZIOA GANEKOrekin Amurrio Hiribilduko Familia Elkartearen eskutik.

14:00 Atzoko Gazteentzako ANAITASUN BAZKARIA Udal Pilotalekuan.

14:00 HAURRENTZAKO BAZKARIA, PAELLA, udal parkean herriko sukaldari, Aurreraka eta Amurrioko Eskaut taldearen laguntzarekin.

14:30 GAZTE BAZKARIA, txosnaguneko karpan (Amurrioko Jai Herrikoak antolatuta)

15:00-17:00 HAUR PARKEA udal parkean.

15:30 Aurpegiak margotzeko tailerra eta eskulanak ASPALTZA euskara elkartearen eskutik.

16:00 DANTZALDIA NUEVA PRESION HIRUKOTEAREKIN Larrinaga kaleko oinezkoen gunean.

16:30 GOTZON LANDETA MUS TXAPELKETA, Txokogorrin (Amurrioko Jai Herrikoak antolatuta)

18:00 TXOKOLATADA udal parkean, Koadrilek antolatuta (euria eginez gero, San Anton plazan)

19.00 HAURRENTZAKO IKUSKIZUNA, animalien erakusketa; bufaloak, bisonteak, highlandsak, katxenak, watusiak eta haurrentzako animaliak: behitxoak, poniak, eta basurdeak.

19:30 TXISTULARIEN KONTZERTUA, Musika Eskolaren Txistu Sailak eta Txistuzaleak ekimenak antolatuta, San Anton plazan.

20:00 BERTSO SAIOA txosnagunean: Jon Maia, Alaia Martin, Xabi Igoa eta Paula Amilburu. Gai jartzailea: Aintzane Irazusta (Amurrioko Jai Herrikoak antolatuta)

20:30 BERTSO SAIOA, Aiara Eskualdeko Bertso Eskolak (AIEBE) antolatuta, udal parkean.

21:00 BERBENA NUEVA PRESIÓN taldearekin, Larrinagako oinezkoen gunean.

23:00 AIARALDEKO SOINU SISTEMA txosnagunean (Amurrioko Jai Herrikoak antolatuta)

24:00 Kontzertu handia KIKO VENENO taldearekin Juan Urrutia plazan.

01:30 DJ LORO txosnagunean (Amurrioko Jai Herrikoak antolatuta)

02:00 “Reggae” kontzertua GWA YA REGGAE BAND Nerbiogoineako taldearekin, Juan Urrutia plazan.

00:30 ALKOHOL TASA NEURTZEKO KANPAINA Larrinaga kalean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide