2016/10/09 08:00

Ikasturteari hasiera emateko ibilaldia

Ikasturteari hasiera emateko ibilaldia
Amurrioko kioskoan, Amurrio

Amurrioko Skaut Taldeko kideen mezua:

Kurtsoari hasiera emateko, azken urteotan egin dugun bezala, aurten ere baterako irteera bat egingo dugu taldeko kide guztiok. Irteera urriaren 9an gauzatuko da. Nola ez, edonor dago etortzera gonbidatuta, beraz, animatu, primeran pasatuko dugu!Oraingoan, Etxaurreneko baselizara joango gara, eta bertan egun ikaragarria pasatuko dugu. Horretarako, taldeko kide guztiak Amurrioko kioskoan  goizeko 10.00etan geratuko gara larunbatean, urriak 9. Gero, handik oinez abiatuko gara baselizara. Autobusak behar adina bidai egingo ditu jendearen arabera. Txikienak Izoriaraino joango gara Etxegoienetik pasatuz, ondoren, Etxaurrenera igoz. Nagusiak, berriz, Babiora igoko dira baselizara joan aurretik.

Itzulera, arratsaldean bertan izango da, goizeko leku berean, kioskoan, 19.30etan.Eramatekoak honako hauek dira: Ibiltzeko erosoak diren motxila, zapatila zein bestelako jantziak eta; bazkaltzeko eta azkaltzeko bokatak

Irteera guztiz DOHAINIKOA da, beraz, ez galdu ondo pasatzeko eta lagun berriak egiteko aukera ikaragarri hau! GARRANTZITSUA! Etorritako umeak 1999-2009 bitartean jaiotakoak izan behar dira. Berria bazara, ez larritu ez zara aurretik apuntatu behar. Adostutako lekura etortzearekin nahiko, lehenengo ondo pasa eta gero gerokoak.Informazio gehiago eskuratzeko gura baduzue, nola apuntatu, urtean zehar zer egiten dugun, kanpamenduak, kuotak... etorri gugana larunbat arratzaldetan 16:00-18:00 bitartean (etxegoien 15, 2.pisua) edo bestela idatziguzu email honetara: amurrio.eskaut@gmail.com segituan erantzungo zaitugu. Oinarinak larunbatero elkartuko dira arratsaldeko 17:00etan, eta koskorrak igandero 16:00etan.

Hau da guztia momentuz, Eskaut beti prest!

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide