2016/10/09 08:00

Amurrio Aisia Eskaut Taldearen irteera

Amurrio Aisia Eskaut Taldearen irteera
Kioskoa, Amurrio

Nori zuzendua: 1999 eta 2009 artean jaiotako gazteei. 

Ibilbidea: Kioskotik aterako dira txikiak zein nagusiak. Bi taldeetan banatuta, txikiek Izoriara joango dira oinez eta Etxaurrenera igoko dira. Nagusiek, aldiz, Babiora igoko dira baselizara joan aurretik. 

Eraman beharrekoak: Bazkaria, txanoa eta ura. 

Prezioa: Doan

Ordutegia: 10:00 - 19:30 

Eskaut taldean izena emateko: Jo urriaren 15etik aurrera taldearen egoitzara (Etxegoienbidea 15, 2. solairua), larunbatetan, 16:00etatik 18:00etara edo idatzi amurrio.eskaut@gmail.com helbidera. 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide