2016/11/25 11:00

Pentsiodunen elkarretaratzea

Pentsiodunen elkarretaratzea
Herriko plaza, Amurrio

"Pentsionistak martxan!" plataformaren irakurketa:

Argi gorri guztiak pizten ari dira. Alde batetik hor ditugu Alderdi Popularreko gobernuaren mehatxuak pentsioetarako dirua agortzear dagoela esanez eta bestetik, EAJ, PP eta PSEren ukazioa gutxienezko pentsio duinak hemen bermatuak izan daitezen.

Onartezina da herritarren %25a izutzea eta mehatxatzea, zeintzuk eta urteetan lan egin ondoren, hilabete bukaerara heltzeko hainbeste zailtasun bizi behar izaten duten pentsiodun asko eta asko.

Ez dugu inondik ere onartuko. Jakin, badakigu pentsioen etorkizuna, erabaki politikoen menpe dagoela. Ordezkari politikoei EXIJITZEN diegu, hilabete bukaerara duintasunez iristeko behar adinako pentsioa jaso dezagun eta ahaztu ditzaten, Estatuko Gobernu ezberdinek egin dituzten bezela, mozketen bideak.

Gaur Euskal Herrian 670.000 pentsiodun inguru gara, eta gehienek 1.080€ baino gutxiagoko pentsioa dute. Horrek esan nahi du pobreziaren muga azpitik daudela eta horrekin BUKATU EGIN BEHAR DA. Gogoratu behar dugu halaber, milaka pertsona daudela, bereziki emakumeak, inolako pentsiorik kobratzen ez dutenak bizitza osoan kotizatu ezindako lanetan aritu direlako.

Eskubide Sozialen aldeko Euskal Herriko Plataformek, duela hilabete bat, Eusko Legebiltzarrean, 71.724 sinadura aurkeztu genituen, bi aldarrikapen nagusi eskatuz: pentsiodunorok 1.080€ kobratu ezean, osagarria jaso dezan, gutxieneko horretara iritxi aldera. Horrekin batera, Babes eta Seguritate Sozial Sistema Propioa sortzea.

Gaur, inoiz ez bezela, berresten ditugu bi aldarrikapen horiek eta Legebiltzar berriari exijitzen diogu gauza ditzala. Ez dugu onartuko politikoek soldata ederrak kobratzen dituzten bitartean eta Lehendakariak bizitza osorako pentsioa ziurtaturik daukanean, pentsiodun askok hilaren amaierara ezin iritsi egotea edo neguan berogailurik gabe bizi behar izatea edo eta azken legealdian egin zuten bezela, beharrezkoak dituzten sendagaiak, doainik ez ematea.

Madrildik datozkigun mehatxuak direla, Eusko Legebitzarretik zein Gobernutik jasotzen ditugun mespretxuak direla, ez dugu etsiko eta egoera hau salatzen jarraituko dugula jakin bezate.

Pentsiodunok gizarte honen %25 inguru gara eta zahartzaroa duintasunez bizitzeko eskubide osoa dugu.

Gure aldarrikapenak eta Gasteizen aurkeztutako 71.724 sinadura kontutan hartzea eta erantzun egokia izan ditzaten exijitzen dugu.

Gure azkeneko urteak duintasunez bizi nahi ditugu. Horregatik eskandalagarritzat jotzen dugu hainbat politikori bost axola zaiela milaka pentsiodunen egoera eta bitartean dirudunei, gutxienezko inpostuak eskatzen ikustea.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide