Euskal Herriko "Alkartasun Eguna" ospatu zuen atzo EAk Amurrion

Erredakzioa 2013ko ira. 23a, 11:02

Alkartasun Eguna egin zuten atzo Eusko Alkartasunako kideek Amurrion. Asteburu osoan zehar, ordea, ekitaldi bat baino gehiago egin dituzte. Ostiraletik hasita, esaterako, topaketak antolatu zituen Gazte Abertzaleakek Laudion. Ostiral eta larunbatean trikipoteoa, jardunaldiak eta txakolindegira bisita izan zuten bertaratutako gazteek, besteak beste. 

Larunbat arratsaldean "Independentzia, komenigarria eta bideragarria" lelopean hitzaldia eskaini zuten enpresari katalanek. Bertan, Katalunia estatuaren jabe izateko prozesua izan zuen hizpide Rafael Pousek.

Alkartasun Eguna egin zuten atzo Eusko Alkartasunako kideek Amurrion. Asteburu osoan zehar, ordea, ekitaldi bat baino gehiago egin dituzte. Ostiraletik hasita, esaterako, topaketak egin zituen Gazte Abertzaleakek Laudion. Ostiral eta larunbatean trikipoteoa, jardunaldiak eta txakolindegira bisita egin dute bertaratutakoek, besteak beste. 

Larunbat arratsaldean "Independentzia, komenigarria eta bideragarria" lelopean hitzaldia eskaini zuten enpresari katalanek. Bertan, Katalunia estatuaren jabe izateko prozesua izan zuen hizpide Rafael Pousek.

Alkartasun eguna

Atzo, aldiz, Alkartasun eguna ospatu zuten. Amurrio antzokian egin zuten ekitaldi nagusia. Besteak beste, Eva Blanco EH Bilduko parlamentaria eta Maiorga Ramirez egon ziren. "Gure aukerak eraikiz" lemapean aretoa jendez bete zen. Pablo Isasi Amurrioko alkate oihari eta Karlos Garaikoetxeari omenaldia egin zieten. Pello Urizarrek ERCko ordezkaritza zoriondu zuen Kataluniaren eskubide nazionalen defentsan egindako lanagatik. Eskozian egingo duten erreferendumaren inguruan ere solastu zen Urizar: "Eskoziaren bidea hemen ez da bideragarria, Espainiako estatuak ez duelako britaniar demokraziaren zentzua".

Gazte Abertzeaken izenean Euskal Herriko egoeraz Haritz Perez mintzatu zen: "Zer espero dezakegu eguraldiko mapan ere Euskal Herri osoa jartzeko gai ez den gobernu batetik?.35 urtetan ez badute estatutua bete, ze eguneraketa mota onartu behar dugu orain? Non gelditu da erabakitze eskubidea?".

Gernikako Estatutua minimotakoa ea egoera gogorrean onartua izan zela ere gogorarazi zuen Perezek. "EAJ-PSE gobernuek ez zuten jarri martxan ez EITB, ez EGK ez pentsio minimoen konplementua. Ezta kontsultaren borroka ere". Ekitaldi politikoan egindako hitzartzean, gazte abertzaleakeko kide izateaz harro daudela nabarmendu zuen bozeramaileak: ""Oso harro gaude Gazte Abertzaleakeko kide izateaz, oso harro indartu izanaz eta indartzen jarraitzeaz! Carlos Garaikoetxeak hasitako bidetik Jon Peli Uriguenen kudeaketa eredugarriraino gauzak egiteko gure modua erakutsi dugu" .

Ekitaldi politikoaren ondoren, bazkari batekin amaitu zuten Euskal Herriko Alkartasun eguna.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide