Uhalde enara

Erredakzioa 2013ko ira. 21a, 07:34

Naturayala blogak beste sarrera interesgarria argitaratu du:

"Riparia riparia espezie mehatxatu hau, kaltebera bezala jasoa Euskadin (167/1996 dekretuan), 2007an detektatua izan zen Amurrion, oinarri artifizial ez hareatsu gainean ugalketako lehen aipua izanik Araban Nerbioi ibaiaren kanalizazioko porlanezkoko paretetan eginiko drainatze hodiak izan ziren hegazti honek aukeratutako lekuak bere txitaldia aurrera ateratzeko.

Arabako beste lekuetan ibaitatik hurbil dauden hartxintxar edo hondarrezko ezpondak erabiltzen ditu bere galeriak zulatzeko.

Martxotik Irailera bitartean ikus daiteke hemen, espezie migratzailea izanik negua Ekuatoriar Afrikako Sahel eskualdearen mendebaldean igarotzen baitu.

Enar  espezie guztien artetik txikiena den honek, erreka gainetan hegan harrapatzen dituen zomorroetaz elikatzen da.

Horregatik, bere gain dirauten mehatxurik larrienak pestiziden erabilpena eta bere kumatzeko lekuen suntsiketa dira hemen, hala nola bere negualdiko inguruetan egon ohi diren lehorte luzeak."

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide