"168 kilometrotako lasterketa da eta Mont Blanc mendia inguratzen du froga honek"

Aitor Aspuru Saez 2013ko ira. 18a, 11:50

GORKA MARAÑON (Amurrio, 1979) lasterkaria da. Abuztuaren amaieran Ultra Trail Mont Blanc frogan egon zen eta 30 ordutan ibilbidea osoa egin zuen. Marka ona lortu du nahiz eta lasterketa horretan parte hartzen zuen lehen aldia izan.

Ultra Trail Mont Blanc lasterketan ibili zara. Zer nolako emaitzak lortu dituzu?

GORKA MARAÑON (Amurrio, 1979) lasterkaria da eta abuztuaren amaieran Ultra Trail Mont Blanc frogan egon zen eta 30 ordutan ibilbidea oso egin zuen. Marka ona lortu du nahiz eta lehen aldiz lasterketa horretan parte hartu.

Ultra Trail Mont Blanc lasterketan ibili zara, zer nolako emaitzak lortu dituzu?

Abuztuaren azkenengo astean aritu naiz Ultra Trail Mont Blanc lasterketan. Abuztuaren 30ean hasi ginen eta 192. postuan geratu nintzen. 2500 korrikalari inguru egon dira, beraz, oso pozik nago. Lehen aldia da horrelako lasterketan parte hartu dudala eta nire helburua zen bukatzea. Zorte ona izan dut.

168 kilometrotako lasterketa da eta Mont Blanc mendia inguratzen du. Hiru herrialde ezberdin zeharkatzen dira horretarako; Frantzia, Italia eta Suitza. Lasterketa hasten den lekuan bukatzen da, hau da, Frantziara itzultzen da. Chamoniseik atera eta bukatzen da beraz, baina 168 kilometrotako ibilbide zirkularra bete behar da. Gehienez 45 ordu ditu korrikalariak ibilbidea egiteko.

Nahiko zorte ona izan genuen eguraldiarekin, ona izan baita. Pasa den urtean eguraldi txarraren eraginez ibilbidea mugatu zen 100 kilometrotara.

Ez genuen elurrik zapaldu, bakarrik igo ginen 2500 metrotara. Guretzat hobe. Derrigorrezkoa da, jakina, neguko arropa janstea.

 

Ultra Trail honetan parte hartzea ez da hain erraza, ezta?

Merituak egin behar dira eta puntu batzuk lortu behar dira. Partehartzaileek maila izan dezaten bermatzeko Trail batzuk egitera behartzen zaituzte. 7 puntu eskuratu behar dira. Egiten duzun frogaren zailtasunaren arabera puntu gehiago edo gutxiago jasotzeko aukera dago.

Adibidez, Hiru Handiak lasterketak 100 kilometro ditu eta hori egiteagatik 3 puntu jasotzen dituzu.

Dena den, nahiz eta puntu guztiak lortu, zozketan zortea izan behar duzu. Horrela bada, leku bat eskuratu dezakezu Ultra Trail Mont Blanc-en.

 

Nola azalduko zenuke zure zaletasuna?

Nik uste apurka-apurka eramaten zaituen gauza dela. Hasiera batean mendi ibilaldiak egin nituen eta 40 kilometroko lasterketa egin nuen lehen aldiz astakeria iruditu zitzaidan.

Gero Hiru Handiak egiteko helburua bete nuen eta apurka-apurka erronka berriak jarri nizkion nire buruari. Ez da bat-bateko kontua.

Berez, entrenatzeko aurrez prestatutako ariketak behar dira. Nire kasuan prestaketa fisikoan laguntza handia dut, Jabi Laburu luiaondorrak zuzentzen nau eta.

 

Babeslea ezinbestekoa da horrelako lasterketak egiteko?

Nik ez dut inolako babeslerik. Puntakoek babesleak dauzkate, jakina. Baina nik neurea ordaindu dut. Oporretan Chamonisera joan naiz.

Egia esanda urtean zehar ditudan beharrekin -materiala, prestaketa, bidaia, izena ematea...- opor arruntak baino garestiagoa da.

 

Amurrio Trail Taldeko zenbat kirolari parte hartu duzue lasterketan?

Honetan Gaizka Barañanok eta biok parte hartu dugu. Gaizka oso ona da, baina egun horretan ez zuen bere egun onena izan eta indarrak beste froga baterako gordetzea erabaki zuen.

Urduñako pare bat pertsona ere joan ziren, Sancho Yerto eta Borja Atxa. Eskualde honetan uste dut estatitiska aldetik marka guztiak apurtzen ditugula, asko baikara.

Dena den Amurrio Trail Taldean diziplina ezberdinak jorratzen ditugu, bakoitzak nahiago duena egiten du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide