LAB sindikatuak Megatech enpresaren zuzendaritzak udan hartu dituen erabakiak salatu ditu. Sindikatuaren aburuz modu horretan langileen eranztuna sahiesten saiatu da enpresa.
Alde batetik, bi langile kaleratu ditu Megatechek. Neurri hori emaitza ekonomikotan oinarritu du enpresak, baina LABek gogoratu du aldi bateko bi langile kontratatu dituela lanpostu horietan sortu diren hutsuneak betetzeko.
Bestalde, sindikatuaren ustez Megatechek 50 aldi bateko langile izateak eta aipatutako beharginak botatzeak adierazten du enpresak ez dituela hainbeste arazo ekonomiko.
Murrizketa gehiago
Horretaz gain, LABek aipatu du kategoriak eta soldatak murriztu dituela enpresak. Horren guztiaren aurrean Langile Batzordearen bilera urgentea deitu du. Sindikatuaren asmoa da horren ostean asanblada antolatzea mobilizazioak abian jartzeko.