Aiara Dantza Taldean izena emateko epea zabalik

Erredakzioa 2013ko ira. 6a, 08:34

Iraia Aspuru Aiara Dantza Taldeko kideak idatzitako testua:

Aiara dantza taldean izena emateko data zabalik egongo da hilaren 15a arte. Izen ematea 3035 0089 14 0890704884 (Laboral Kutxa) kontu korrontean dantzariaren izen-abizenak jarriz eta kurtso bakoitzari dagokion kuota ordainduz egingo da. Dantzari berriek B bat jarri beharko dute izenaren aurretik.

Iraia Aspuru Aiara Dantza Taldeko kideak idatzitako testua:

Aiara dantza taldean izena emateko data zabalik egongo da hilaren 15a arte. Izen ematea 3035 0089 14 0890704884 (Laboral Kutxa) kontu korrontean dantzariaren izen-abizenak jarriz eta kurtso bakoitzari dagokion kuota ordainduz egingo da. Dantzari berriek B bat jarri beharko dute izenaren aurretik.

Ikastaro ezberdinak eskainiko ditu aurten ere Aiara Dantza Taldeak. Alde batetik ume eta gaztetxoentzako zuzendutakoak, eta bestetik helduentzako bi motatakoak; Helduak eta dantza plaza izenekoak.

Ume eta gaztetxoen klaseak ostiral eta larunbatetan izango dira. Dantzari berriek 5 urtetik aurrera eman ahalko dute izena, eta ostiraletan 17:15-18:15 eta larunbatetan 11:30-12:30 izango da haien ordutegia. Dantzari berrien ikasturte hasiera urriaren 4ean izango da. Aurreko urteetako dantzariei haien begiraleak emango die ordutegia, ikasturte hasiera irailaren 13an izango delarik. Bestalde, kurtso honen prezioa 30 eurotakoa da.

Dantza plaza

Helduentzako talde honetan, dantzariek erromeriatan dantzatu ohi diren dantzak ikasiko dituzte, askotan rock and rolla bezalako erritmoak baliatuz ikasketarako. Larunbatetan emango da 13:00etatik aurrera, eta 20€ da prezioa.

Helduak

Talde honen helburu nagusia erromerietarako dantza errazak ikastea den arren, plazarako taldeko dantzak ere ikasiko dituzte ikasleek. Era berean, Aiara Dantza Taldearen emanaldietan ere dantzatzera bideratuko dira ikasketak, nahi izanez gero, hauetan dantza egiteko aukera emanez. Astearteetan 19:00etatik 20:00etara izango da kurtso horren ordutegia, eta 30€ prezioa. Klaseei urriaren 1ean emango diote hasiera.

Taldearekin harremanetan jartzeko helbide eletronikoa: aiaradantzataldea@gmail.com edo telefonoa erabili daiteke: 688 66 25 54 (Igone) eta 661 37 85 96 (Amaia)

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide