"Gaia deserosoa da ikusteko, ulertzeko eta onartzeko"

Aitor Aspuru Saez 2013ko ira. 5a, 07:34

LUIS VIL (Amurrio, 1970) ez da zinema zuzendari profesionala. Horrek ez du esan nahi etengabeko lana ez duenik egiten. Irailean "Format" filma estreinatuko du.

Irailean laburmetrai berria aurkeztuko duzu. Nola du izena?Zer kontatzen du istorioak? 

Filmaren izenburua "Format" da. Istorio honetan 3 pertsonek elkar ezagutzen dute interneteko foro batean. Horren ondorioz nekazal-etxe batean lotzen dute hitzordua eta haien bizitzen atalik garrantzitsuena bizitzeko.

Zergatik aukeratu duzu gai hori?

LUIS VIL (Amurrio, 1970) ez da zinema zuzendari profesionala. Horrek ez du esan nahi etengabeko lana ez duenik egiten. Irailean "Format" filma estreinatuko du.

Irailean laburmetrai berria aurkeztuko duzu. Nola du izena?Zer kontatzen du istorioak? 

Filmaren izenburua "Format" da. Istorio honetan 3 pertsonek elkar ezagutzen dute interneteko foro batean. Horren ondorioz nekazal-etxe batean lotzen dute hitzordua eta haien bizitzen atalik garrantzitsuena bizitzeko.

Zergatik aukeratu duzu gai hori?

Lehen aldiz zuzendu dudan gidoia beste perstona batek idatzi du; José Blázquez hain zuzen ere. Zaragozakoa da eta Gasteizen bizi da eta berak konbentzitu ninduen "Format" zuzentzeko.

Istorioa beste urrats gehiago bat da nire ibilbidean, gaia deserosoa da ikusteko, ulertzeko eta onartzeko. Gaur egun zinema gehiegi erabiltzen da entrenimedu hutsa gisa eta zenbait gai landu gabe geratzen dira, arantzatsuak dira eta. Format filmak horrelako gaia jorratzen du.

Nortzuk dira aktoreak? Badute ezaugarri berezirik?

Protagonistak Silvia Castillo, Peli Ortiz de Zarate, David Hernandez, Rikar Bocanegra eta Lur Zuñiga dira. Bakoitzak ezaugarri berezia du eta oso zehazturik.

Pertsonaia bakoitza nekazal-etxera helduko da arrazoi pertsonala dela medio eta arrazoi horrek eramango ditu bere papera betetzera Format ikuskizunean.

Azkenengo laburmetraiarekin zer jasotzea gustatuko litzaizuke?

Lan zaila da filma baten filmazioa bukatzea. Baina ni mugitzen naizen munduan, profesionalak ez garen esparru honetan, ikasi dut ez dudala gauza handirik espero behar.

Konformatu behar zara ikusleak zure lana aitortzen duenean filma ikustera joaten denean.

Azken finean sarien munduak ke eta interes komertzial besterik ez du saltzen. Kea gehienbat.

Hasierako Luis Viletik gaur egunekora aldaketarik nabari duzu?Zertan?

Nik uste asmoak berdinak direla, artea erabiltzea prozesu gisa barrutik hazteko. Uste dut urteak direla eta bakoitzak ikasten duela emozioak eta bihozkadak bideratzen. Horri esker filmazioak ziurtasunez gauzatu ditzakezu, komunikatu nahi duzunari dagokionez.

Artista gisa, etorkizunean nolakoa izatea gustatuko litzaizuke?

Orain arte bezala. Inoren menpe ez egotea gustatuko litzaidake. Ez dut daukadan askatasuna ikuskizunaren diktaduragatik aldatuko.



LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide