Iguarrakoak abuztuaren 17ra arte luzatuko diren jaiak piztu ditu Amurrion

Erredakzioa 2013ko abu. 9a, 21:54

Arratsaldeko 19etan piztu du Josefina Burutxaga aurtengo pregoilariak Josune Irabien alkatearekin batera jaien hasiera agintzen duen suziria. Txupinarekin batera, Iguarrakoak Juan de Urrutia plaza gurutzatzeko ibilbideari ekin dio, baina arazo teknikoak direla medio, ez aurrera ez atzera geratu da ia 10 minutuz.

Arratsaldeko 19etan piztu du Josefina Burutxaga aurtengo pregoilariak Josune Irabien alkatearekin jaien hasiera agintzen duen suziria. Txupinarekin batera, Iguarrakoak Juan de Urrutia plaza gurutzatzeko ibilbideari ekin dio, baina arazo teknikoak direla medio, ez aurrera ez atzera geratu da ia 10 minutuz. Azkenerako berriz ere bere bideari ekin dionean, mozorratutako bi gaztek herriko eraikin bat okupatzeagatik udazkenean epaiketa izango duten gazteei erreferentzia egiten zion "Stop epaiketak" zioen txartela eskegi dute Iguarrakoa eusten zuen sokan, baina udaltzainek berehala kendu dute jaietako ikonoa den piztiak udaletxera arteko bidea egin zezan. Iguarrakoak baina, ez du udaletxeko balkoian zai zituen kuadriletako eta instituzioetako ordezkariengana iristerik izan. Jaia, hala ere, lehertu da herrian.

Jaien hasierako suziria bota baino lehenago, pregoia irakurri du Josefina Burutxagak, Arabako Odol-emaileen elkarteak Amurrion duen ordezkariak. Aurtengo "Urrezko Guk" saria berak jaso du, odol-emaile bezala egindako lanaren aitortza jasoz horrela. Pregoian ere gogora ekarri nahi izan du elkarteak egindako lanaren garrantzia, eta langintza horretan aurrera egiteko gonbidapena egin die bertaratutakoei.

Pregoiaren irakurketaren ondoren kuadriletako jaietarako ordezkariak izendatu dituzte eta dagokien xingola jarri diete. Aurtengo ordezkaria 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide