Uraren kudeaketa Kantauriko Urkidetzaren esku uzteko urratsak eman ditu Udalak

Erredakzioa 2013ko abu. 5a, 11:29

Uztailean egindako ohiko Udal Osoko Bilkuran Amurrioko alderdi gehienek erabaki dute uraren kudeaketa Kantauriko Urkidetzaren menpe uztea. PSE, EAJ eta Bildu ekimenaren alde agertu dira eta PPk aurka egin du.

Uztailean egindako ohiko Udal Osoko Bilkuran Amurrioko alderdi gehienek erabaki dute uraren kudeaketa Kantauriko Urkidetzaren menpe uztea. PSE, EAJ eta Bildu ekimenaren alde agertu dira eta PPk aurka egin du.

Josune Irabien alkateak azaldu duenez: "orain egin dena konpromisoa da, kronograma ezarri dugu eta horren arabera aurrera pausuak emango ditugu Kantauriko Urkidetzak uraren hornidura eta saneamendua kudeatu ditzan. Esleipena egin behar da, zehaztu behar da zenbat langile behar diren...". Helburua da partzuergoak hornidurarekin harremana duten esparru guztiak bere gain hartzea.

Baina hori baino lehen birjarpen eta finantzazio plana garatu behar du Udalak jakiteko asmoa bideragarria den. Behar diren inbertsioen arabera berretsiko da erabakia.

Europako zuzentaraua

Uraren horniduraren eta saneamenduaren kudeaketa Kantauriko Urkidetzaren esku uztea Europar Batasunak zehaztutako zuzentarauaren ondorioa da. Erakunde europarrak agindu du uraren ordainagiriaren bitartez bezeroek uraren hornidurak sortzen dituen gastu guztiak ordaindu behar dituztela. Gaur egun, bataz beste, %50 ordaintzen da horrela eta.

Alderdien arteko eztabaida

PPk erabakiaren aurka bozkatu du. Alde batetik, Popularren ustez erabaki hori dela eta gehiago ordaindu beharko dute bezeroek. Bestalde, orain arte kudeaketa udal langileek egin dutenez, haien ustez, lanpostuak bikoiztuko dira.

Bilduk, aldiz, gogoratu zuen Europako zuzentarauaren harira kostua derrigorrez garestituko dela eta partzuergoaren bitartez zerbitzua optimizatu daitekeela. EAJk, alkatearen bidez, azpimarratu du udalak ahal duen moduan eman duela zerbitzua, azpi-kontratazioen bidez, adibidez. PSEk babesa eman dio asmoari, alderdiak zerbitzuak erkidetzearen alde baitago.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide