Oposizioak bat egin du aurrekontuko kreditu transferentzia ez onartzeko eta EAJk bere zorroztasuna kritikatu du

Erredakzioa 2013ko abu. 1a, 11:16

Azkenengo Udal Osoko Bilkuran PPk, PSE-EEk eta Bilduk bat egin dute Udal Taldeak proposatutako ekimenari ezetza adierazteko. Uztailaren azkenengo egunean egindako ez ohiko eta premiazko Udal Osoko Bilkuran EAJk aurrekontu kreditu transferentzia gauzatzeko asmoa izan du.

Horren ondorioz, Foru Planak jasotzen dituen proiektuek gauzatzeko ordena aldatu beharko zuten. Beraz, ur-horniduraren berritzearekin harremana duten obrek lehentasuna izan beharko zuten.

Azkenengo Udal Osoko Bilkuran PPk, PSE-EEk eta Bilduk bat egin dute Udal Taldeak proposatutako ekimenari ezetza adierazteko. Uztailaren azkenengo egunean egindako ez ohiko eta premiazko Udal Osoko Bilkuran EAJk aurrekontu kreditu transferentzia gauzatzeko asmoa izan du.

Horren ondorioz, Foru Planak jasotzen dituen proiektuek gauzatzeko ordena aldatu beharko zuten. Beraz, ur-horniduraren berritzearekin harremana duten obrek lehentasuna izan beharko zuten.

Aldiz, oposizioko talde guztiek -PP, PSE, Bildu- lehenetsi dute San Jose auzoko Zabaleko kalean egin behar diren lanak.

EAJren iritzia

EAJk bere jarrera argitu du oharraren bitartez eta aipatu du tramiteak direla eta obrak ezin direla hasiko azaroa heldu baino lehen eta horrek bi hilabete besterik ez dituela utziko dagokion diru kopurua erabiltzeko. Jeltzaleek nahiago zuten 6 hilabete atzeratzea obrak eta jarraian egitea, etenaldirik gabe. Udal Taldeak opozisioaren zorroztazuna salatu du.

Oposizioaren salaketak

Udalbatza egin baino lehen, Roberto Jiménez PSEko ziengotziak azaldu du ez duela Udal Taldearen asmoa ulertzen eta errespetu falta iruditzen zaiola San Joseko auzokideei bere beharrak konpondu behar dituen obra atzeratzea.

Mariano Alava Bilduko ordezkariak, aldiz, azpimarratu du ez zaiola onargarri iruditzen Udal Taldeak hedabidetan iragartzea zenbait gai oposizioari aurreratu baino lehen. Horretaz aparte, Alavak adierazi du oposizioaren artean erdietsitako adostasun maila zaila dela lortzea eta horrek hausnarketa eragin beharko lukeela EAJn, gehiengo absolutua ez baitu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide