Udalak jaien egitaraua aurkeztu du

Aitor Aspuru Saez 2013ko uzt. 3a, 11:52

Dagoeneko Amurrioko jaien egitaraua itxi da. Udal ordezkariak aurkezpena egin dute eta musikak izango duen garrantzia goraipatu dute. Jaiek 153.000 euroko aurrekontua izan badute, 43.426 euro musika ikuskizunetara bideratu dira.

Esparru horretan hitzordu aipagarrienak Vendettak eta Hueccok eskainiko dituzten kontzertuak izango dira. Vendettak abuztuaren 10ean joko du 0:00etan. Huecco, aldiz, 14ean arituko da Amurrion, 0:00etan ere. "Dame vida" biraren baitan kokatuko da emanaldia.

Dagoeneko Amurrioko jaien egitaraua itxi da. Udal ordezkariak aurkezpena egin dute eta musikak izango duen garrantzia goraipatu dute. Jaiek 153000 euroko aurrekontua izan badute, 43426 euro musika ikuskizunetara bideratu dira.

Esparru horretan hitzordu aipagarrienak Vendettak eta Hueccok eskainiko dituzten kontzertuak izango dira. Vendettak abuztuaren 10ean joko du 24:00etan. Huecco, aldiz, 14ean arituko da Amurrion, 24:00etan ere. "Dame vida" biraren baitan kokatuko da emanaldia.

Herritar guztien gustuak aintzat hartu dira

Josune Iraibienek azpimarratu du egitarauaren helburua dela herritar ororen gustuei erantzutea. Hori dela eta, ekitaldi ugari eta anitzak jaso ditu Udalak prestatutako jai eredua.

Kirolak -plater tiroketa, xakea, futbola, txirrindularitza, pilota-, zezenketek, antzerkiak, euskal dantzek, bertsolaritzak, herri kirolek, tokiko ekoizleen produktuek, gastronomiak, dantzaldiek... bere tartea izango dute.

Kirolaren aldetik abuztuaren 10ean Olaizola II-Zabala bikoteak Bengoetxea VI-Beroizen aurka jokatuko du 18:00etan Udal Pilotalekuan. 

Ohitura eta partaidetza

Alde batetik, Udalak babesa eskaini nahi die koadrilei pasa den urteko gertakariak berriro errepika ez dadin. Bestalde, herritar talde batek Iguarrakoaren agurra berreskuratu nahi du eta horretarako deialdia zabaldu dute. Egun horretan herritarrek dolu eguna izango balitz bezala janzteko ez ezik, umeen txupeteak jasotzeko ere. Txupete horiek Iguarrakoak eramango ditu.

Aldaketak

Aurten jaiak bi zatitan banatuko dira. Abuztuaren 9an hasiko da lehen zatia eta 11n bukatuko da. Bigarren zatia 14ean hasi eta 17an amaituko da.

Zezenketei dagokionez aldaketak egongo dira diruaren aldetik. Aurten 10000 euro gutxiago erabiliko dira -22000- eta 2009an kitatuko 91000 eurotik oso urrun geratuko da inbertsioa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide