"Elikadura subiranotasunaren arloan lan egiteko aukera da hau"

Aitor Aspuru Saez 2013ko uzt. 3a, 14:25

RAKEL SALGADO (Laudio, 1985) publizitatean litzendiaduna da baina Maritierra denda ireki du gaur Amurrioko Aiara Etorbidean, 6an. Tokiko ekoizpena eta agroekologia du ardatz dendak.

Zein da zuen proeiktua?

Gure proiektua denda ekologikoa da eta artisau-elikagaietan oinarritzen da.

Saiatzen ari gara tokiko ekoizle eta nekazariei lehentasuna ematen. Baina tamalez produktu batzuk hemen ez dira ekoizten. Produktu horiek saiatuko gara ekartzen banatzaileen bidez.

RAKEL SALGADO (Laudio, 1985) publizitatean litzendiaduna da baina Maritierra denda irekiko du bihar Amurrioko Aiara Etorbidean, 6an. Tokiko ekoizpena eta agroekologia du ardatz dendak.

Zein da zuen proeiktua?

Gure proiektua da denda ekologikoa eta artisau-elikagaiak salduko duena.

Saiatzen ari gara tokiko ekoizle eta nekazariei lehentasuna ematea. Baina tamalez gertatzen dena da produktu batzuk hemen ez direla ekoizten. Produktu horiek saiatuko gara ekartzen banatzaileen bidez.

Dena den, guk nahiago dugu ekoizlearekin harreman zuzena izatea. Mota askotako jakiak izango ditugu: fruta, barazkiak, zereala, gazta, ogia arrautzak, barazkijaleentzako produktuak, lekaleak, esnea, itsas kontserbak, mermeladak, eztia...

 

Zeri jarriko diozue arreta berezia?

Guretzat gai ekologikoa oso garrantzitsua da. Jaki ekologikoak ezinhobeak dira osasunaren aldetik, bioaniztasuna bultzaten dute, manipulazio genetikotik libre daude, animalien bizi kalitatea hobeagoa da, nekazarien autonomia eta landa eremuko garapen egonkorra bultzatzen dute eta lanpostu gehiago sortzen dituzte, pestizida eta makinen ordez eskulana erabiltzen baita.

 

Zein ibilbide mota egin duzue ideia gauzatu arte?

Gaur egun diru-laguntzarik ez dago. Zeozer irekitzekotan, zure kabuz egin behar duzu, laguntza handirik ez duzu izango eta.

Ideia gehienbat sortu zen nire bikotekidea eta biok langabezian geratu ginelako. Aurrera egiteko bide hau aukeratu genuen.

Kontzientzia sortzeko parada ere bada. Batez ere gaur egun elikadura subiranotasunaren inguruan hitz egiten da eta arlo horretan uste dut lan egin behar dugula.

 

Zeintzuk dira kontzeptu horren atzean dauden ideiak?

Elikadura subiranotasuna egungo nekazal industriarekiko paradigma alternatiba dugu zenbait oinarritan sostengatuta:

Elikadura gizakiaren oinarrizko eskubidetzat onartzea eta herri eta estatu guztioi euren abeltzantza eta nekazaritza eredua garatzeko eskubidea onartzea.

Elikagaiak mundu mailako ekoizpen eta finantza sare izugarrien zati dira nazioarteko enpresen mende. Mundu mailako sare eta merkatuen gaineko erabakiak herritarrak ordezkatzen ez dituzten esparrutan hartzen dira. Esate baterako Mundu Bankuan edo Nazioarte Diru Funtsan. Hori dela eta, elikadura eskubidea izateari utzi du eta merkatugai hutsa da.

 

Duela gutxi tokiko ekoizle eta kontsumitzaile sarea sortzeko bilera egin zen, zeintzuk izan dira emaitzak?

Momentuz ideia hor dago. Badago jendea zeozer egin nahi duena baina ez da ezer zehaztu. Guk ahal dugun laguntza guztia emango diegu baina une honetan, esan dudan bezala, ez dago ezer zehaztuta.

Guk printzipioz dozena bat tokiko ekoizleekin hasi gara lanean.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide