Atzo 22:30ean piztu zen sutea Amurrioko Tubos Reunidos enpresan. Aiara eta Gasteizko suhiltzaileak eta Ertzaintza bertaratu dira sutea itzaltzeko eta 05:30 kontrolpean zuten.
Istripua txatarra biltegian hasi da eta tona batzuk erre dira suhiltzaileek adierazi dutenez. Hori izan da kalte garrantzitsuena, zauriturik ez baita egon.
Nahiz eta kontrolpean izan oraindik ke ugari ateratzen da enpresatik. Txatarrak kautxo arrastoak ditu eta hori dela medio kiratsa nabaritzen da eskualdeko hainbat lekutan, Laudion besteak beste. Momentuz ez da zehaztu zergatik hasi den sutea.
[video:http://www.youtube.com/watch?v=N2DeDGr8wlU&feature=youtu.be width:380]
[video:http://www.youtube.com/watch?v=CFlxkM5McTg&feature=youtu.be width:380]