Araba Euskarazen jarraipen berezia egingo du aiaraldea.com-ek

Erredakzioa 2013ko eka. 12a, 11:47

Iganden honetan Amurrion egingo den Araba Euskaraz jaialdiko jarraipen berezia egingo du Aiaraldea Komunikazio Leihoak. Goizeko 10:00etatik 19:00etara formatu ezberdinetan hedatuko du ikastolen aldeko festan gertatzen ari dena. Bideoak, albisteak, argazki bildumak, twitter bidez zuzeneko kontakizuna,  irratsaioa... zabalduko da sarean.

Zuzeneko irratsaioa

Iganden honetan Amurrion egingo den Araba euskaraz jaialdiko jarraipen berezia egingo du Aiaraldea Komunikazio Leihoak. Goizeko 10:00etatik 19:00etara formatu ezberdinetan hedatuko du ikastolen aldeko festan gertatzen ari dena. Bideoak, albisteak, argazki bildumak, twitter bidez zuzeneko kontakizuna,  irratsaioa... zabalduko da sarean.

Zuzeneko irratsaioa

Aiaraldea Irratiak 10:00etatik 19:00etara zuzeneko irratsaio berezia egingo du. Batetik, fm.aiaraldea.com webgunean egongo da entzungai. Eta, bestetik, Araba Euskarazeko ibilbide osoan zehar megafoniaren bitartez.

Nola bideoak hala argazki bildumak ere izango dira. Ez edonolakoak gainera, airetik grabatzen duen kamara bat erabiliko baitute. Hasiera ekitaldia eta egunaren zuzeneko kontakizuna twitter bidez egingo dute.

Euskarazko komunikazioa sustatzeko, ordea, informatzaile izateko gonbita luzatu diete herritarrei. Horretarako, bide ezberdinak luzatu dituzte. Telefono bidez, 688848152 zenbakira whatssapp, line edo SMSak bidaltzeko deia egin dute. Edo, dei bidez zuzenean parte hartzeko aukera.

Lehiaketa

Bestalde, "#arabaeuskaraz" hitz gakoaren bidez euskarazko mezurik umoretsuena, orijinalena eta argazki ederrena sarituko dute. Parte hartzeko twitter bidez @aiaraldea aipatu baino ez da egin behar. Edo, 688848152 zenbakira whatssapp, line edo SMS mezua bat bidali.

Albisteak, argazki bildumak eta bideoak ekoizteko parkearen gunean kokatuko da Aiaraldea Komunikazio Leihoaren txokoa. Bertan, egun osoan zehar proiektua ezagutu eta jendeak nola lan egiten duen ikusteko aukera egongo da. Baita orain arte ekoiztutako bideoak ikusteko aukera ere.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide